XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ez dugu jakingo, zer dakigun, eta ez dugu ezer jakingo.
Eta ez da gure libertatea izango: gure derrota definitiboa izango da hori.
19.
Hamar urte baino lehen, biolentziaren eztabaida
Biolentziaren legitimitateak uko egiten dio, nonbait, inolako moldetan printzipioz razionalizatua izateari, Estatu modernoaren markoetan.
Kontsidera daiteke nolabaiteko frakasoren bat, nahi bada, biolentziaren eztabaida etiko hark
Baina hori beste natura bateko problemekin dago lotuta, hobeto begiratzen bada: okerragoa eztabaida etikoaren edo filosofikoaren frakasoa baino, eztabaida politikoaren frakasoa da.
Ez bait dago ondoriatzerik etikak biolentziaren arazoan deus ez daukala zer esanik, ez delako trebe izan aurrenik haren legitimitatearen auzi oinarrizkoa garbiro eta erabakiorki mozteko.
Baluke franko zer esanik.
Hortakoz ezin exito bat kontsidera liteke, postfrankismoan entseiatu den eztabaida etikoa: eta arrazoi nagusia, nire ustez, izan zen, biolentziaren bai / ez (kondena / apologetika) korapiloan endredatu izana alfer-alferrik.